Ostiralean, bideoak | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Ostiralean, bideoak

Normalean astronomiaz hitz egiten dugu baina, blogaren azpitituluak dioen bezala, beste zientzia batzuetaz ere hitz egingo. Animalien bideo batzuk gaurkoan Harrigarriak. Fogonazos-etik hartutakoak guztiak. Ez dugu ikusiko dena azalduko, sorpresarekin jokatu ahal izateko.

Peruko ibai batetik nabigatzen ari diren turista batzuk lehenengoan. Okilla ikusten gelditzen dira. Sorpresa izugarri bat jasotzen dute laster. Informazio gehiago Fogonazos-en.

Bigarrena. Australiar zientzialari batzuk kamerak ipintzen dituzte itsas ondoan, sare batean txikitutako arrainak sartuz. Denetik pasatzen da handik. Antoniok bere blogean dioen bezala, “Camera café” telesaileko kapitulua dirudi horrek. Eta bukaeran, berriz ere, sorpresa. Informazio gehiago Fogonazos-en.

Hirugarrena eta azkena. 250 000 karramarro erraldoi pelegrinazioa egiten dute urtean behin heren oskolak aldatzeko. Bukaera-arte ikusi bideoa. Kontuz, amaieran ikusten direnak, gehien bat, oskol hutsak direlako. Sorpresa apur bat aurretik dator. Informazio gehiago Fogonazos-en. Astebukaera ona igaro.

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



febrero 2010
MTWTFSS
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728