Guepardoak munduko animalirik azkarrenak direla diote. National Geographic eta Cincinnatiko zoologikoak indarrak batu eta guepardoaren lasterketa inoiz baino hobeto grabatu dute. Phantom kamera erabili dute eta 1200 fotograma segunduko atera dituzte. Hiru eguneko grabaketa izan zen eta bost guepardo erabili zituzten. Ikusi bideoaren amaiera. Han azaltzen da nola grabatu zituzten irudi eder hauek.
Harrigarriena, gure ustez, zein geldirik daraman guepardoak burua, oso azkar joanda ere.
Cheetahs on the Edge–Director’s Cut from Gregory Wilson on Vimeo.
Making off-ren detaile gehiago bigarren bideo honetan. Mila esker, Manolo Castillo
Cheetah Project National Geographic Magazine from Gregory Wilson on Vimeo.