Richard Dawkins tipo interesante bat da, dudarik gabe. Orain dela urte dexente (1976) oso gomendagarria den El gen egoísta. liburua idatzi zuen. Ez baduzue ezagutzen, hemendik. deskargatu ahal duzue. 86an berriz, El relojero ciegoKreazionismoaren aurka borrokatzen dabilelako. Horrekin eta bere azkenaurreko liburuarekin, El espejismo de Dios, nahiko famatua egin da, berriz ere.
Urte batzuk dauzka (2002) TED Talks-en en eman zuen hitzaldi honek (2002), baina interesantea da bere tesiak aurkezten dituelako. Eta pentsarazi egiten dute, berarekin bat egon edo ez. Egia esanda, ez gatoz berarekin bat. Interesgarriak dira bere ideiak -lehenengo ordu laurdena-, baina galdu egiten da gero. Ez dugu gustuko zabaldu nahi duen ateismo militante hori. Kuriosoa da inguruak antzekoak aurkitzeko edota “sortzeko” gizakiok dugun nahi hori, gu bezala pentsatzen dutenak. Aurkakoaren kontra borrokatzeko duen behar horrek, bere aurkariek maila berean jartzen du.
Eta urrutiegi doa borroka horretan. Agnostikoen aurka hitz-egiten du. Ateo koldar bezala tratatzen ditu, azkeneko pausua ematen ausartzen ez direnak. Eta ez da horrela. Agnostiko batek zera galdetuko zion sinestun bati: zergatik sinesten duzu? Fedeagatik izango zen ohiko erantzuna. Eta ateo bati galdera bera egingo zion. Eta, paradoxikoa bada ere, erantzuna, azken finean, berbera izan zen: horrela uste dudalako. Fedea berriz ere.
Azken komentario bat, bideoarekin utzi aurretik. Biologiatik dator Dawkins. Eta Sortzaile posible baten aztarnak aztertzen dituen zientziaren adarra Kosmologia da. hau da, kosmologoak Unibertsoa Sortzaile baten beharrik gabe esplikatzen saiatzen ari dira. Eta, gure uste apalean, zientziaren beste adar guztiak, eskas geratzen dira eztabaida horretan.