Aurreko batean uztaileko Paskuako irlako eklipsea ikustera joateko La Vanguardiak antolatu duen lehiaketari buruz hitz egiten genuen. Hemen.
Aurreko astean aukeratu zituzten azken bost finalistak eta aurretik aukeratutako beste bostekin saria irabazteko lehiatuko dira. Hemen aurrekoak, hemen berriak.
Bost hautagai berriak ikusita, aurreko bostak azkarregi aukeratu zituztela uste dugu. Dexente egin du gora mailak eta kanpoan geratu dira gustuko ditugun batzuk. Hau adibidez.
Hautagai berrien artean, hemen gure faboritoak. Originaltasunagatik lehenengoa. Medio gutxi, baina zerbait desberdina egiten saiatu da. Aspergarriak dira bideoan zenbat dakiten agertzen direnak. Bigarrena, solturarekin ikusten dugulako. Ona da onetarako. Eta vimeora igo du bideoa, askoz ere kalitate handiagoa ematen duena youtuben aldean. Hala ere, igartzen da, bere lanbide adela eta, abantaila zuela bideoa grabatu eta editatzeko.
Jarraituko dugu lehiaketa. Ea nork irabazten duen..