Aklarazio garrantzitsua: Testu hau ez du nahi, inolaz ere, Pamplonerioko gestoreen aurka joan. Gauza ez da esatea gehiegi kobratzen dutela edo gutxiegi kobratzen dutela. Ez da gure gaia. Zientziari buruz da bloga eta zientziari buruz soilik. Soldaten gaia aipatzen badugu, Planetarioari eman behar dioten dirulaguntza zein ridikulua den azpimarratzeko da. Dagoeneko, Javier Lacunza, Empresa Navarra de Espacios Culturaleseko gerentea, (bere menpe dago Pamplonetarioa), planetarioaren etorkisunaren alde gehien egiten ari den pertsona da. Hitz onak besterik ez berarentzat. Hau da, gure taldean da. Ea bere gestiotan zortea duen .
Nafarroako 2013ko aurrekontuetan dagoen zerbait da. Baina orain dela gutxirarte ez dugu horren berri izan. Diario de Navarra publikatu duenaren arabera, Iruñako planetarioak jaso behar duen dirulaguntza autengo 540.000 euroetatik a 50.000 eurotara pasako da datorren urtean.
Krisi garaia da eta garbi dago ezin garela lehengo ritmo berean bizi. Baina 93 %ko murrizketa honek ez du itxura honik. Ez dago batere garbi horrela zientziaren dibulgazioan hainbeste egiten duen planetario honek aurrera jarraitzeko aukerarik izango duen. 20.000tik gora dira urtez urte bertara joaten direnak eta bere planetarioko programak, erreferentzia dira eta ez estatu mailak soilik.
Ez despistatu titularrarekin. Javier Armentiak bertan lana egiten jarraitzen badu ere ez du, dagoeneko, Iruñako Planetarioa zuzentzen. Empresa Navarra de Espacios Culturales (elkarte publiko) menpe dago orain planetarioa. Eta dirulaguntzak Nafarroako gobernutik datoz. Nafarroko karguen soldatak publikoak dira. Hemen dituzue. Pamplonetarioak jasoko dituen 50.000 euros horiek baino gehiago ia kasu guztietan.
Haserre gaude, bereziki, Nafarruko parlamentuan eztabaidatu diren aurrekontuetan dagoela hau. Eta oposizioak ez du ezer esan honen aurka.
Ez dakigu zer gertatzen den Nafarroan baina Gipuzkoa eta Bizkaiako futbol talde pribatu batzuek (denok dakizue zeintzuk diren) hori baino dexente gehiago jasotzen dute erakunde publikoetatik. San Mames Barria egiteko, adibiez, 55 milioi euro eman dituzte erakunde publikoek. Zientzia ez da prioridade bat. Eta horrela goaz.