Iturria Transparent to neutrinos
Gaur dugu ziurrenez astronomia munduak eskaintzen duen espektakulurik handiena: Eguzki eklipsea. Hego Pazifikotik ikusiko dute gaurkoa. Australian hasiko da eta Chileko kosta aurrean, itsasoan amaituko da. Bitxikeri bat du eklipse honek: azaroaren 14an hasi…eta 13an amaituko dela. Amaieran duzue bitxikeri horren zergatia.
Azaroaren 13ko 19:30 GTMtan hasiko da eklipsea, Euskal Herrian 20:30ak izango direnean. ,Dena den, totala 20:30 GTMtan izango da, hemen 21:30ak direnean.
Zela joango diren erretransmioak jakiterik ez dagoenez, hemen jartzen ditugu hortk zehar aurkitu ditugunak, nahi duzuena ikus dezazuen.
Bereziki interesgarria izango da Hot Air Balloon Cairnskoek egingo dutena. Dozena inguru globok hartuko dute parte erretransmisioan. Bitxia izango da eklipsea hor goitik ikustea. Giroa erakutsiko digutela suposatzen dugu eta ez eguzki diskoa, beste gehenek egingo duten bezala. Cairns Queenslanden (Australia) egongo dira, talde gehienak bezala. Ezin da, oraingoz, streamigna hemen zintzilikatu. Jarriko dugu, ahal denean. Jo, bestela, bertara: Hot Air Balloon Cairns.
Beste erretransmisio batzuk:
Expedición de la Universidad Complutense de Madrid
Cairns City Eclipse 2012 webcam
Oak Beach, Cairnsetik gertu
Lehen aipatu dugun bezala, bitxia da eklipsea 14an hasi eta 13an amaituko delako. Nola da posible? Ilargiak Lurrean proiektatuko duen itzalak data aldaketaren marra zeharkatuko duelako. Marra hori zeharkatzen duzunean ordu bera da…baina egun bateko aldea dago.