Ikus dezagun Vesta asteroidea datozen egunetan. Oso erraza da | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Ikus dezagun Vesta asteroidea datozen egunetan. Oso erraza da

Datozen egunetan Vesta asteroidea oso erraz ikusteko aukera izango dugu. Vesta aurkitu zuten laugarren asteroidea da eta bere aurkitzaileaHeinrich Olbers, famatu aizan zen. Famatua Olbers-en paradoxa, ezagunari esker. Hitz-egingo dugu horretan egunen batean. Kuriositaterik baduzue, hemen duzue lehenengo 5000 asteroideen zerrenda, aurkikuntza dataren arabera sailkatuta. XIX mendeko lehenengo egunean, hau da 1801eko urtarrilaren 1ean aurkitu zuen Giuseppe Piazzik Ceres, lehen asteroidea. Planeta bezala sailkatu zuten Ceres lehenengo zeta, orain gutxi Plutonekin gertatu den bezala, degradatua izan zen handik urte batzuetara. 1802an Palas aurkitu zuten, en 1804an Juno eta, azkenik Vesta, 1807ko martxoaren 29an.

Vesta asteroideen gerriko bigarren asteroide masatsuena da, hirugarrena tamainaren arabera baina, eta hau da garrantzitsuena gure kasurako, distiratsuena. Otsailaren 18an dago oposizioan beraz egun hauetan du distirarik handiena.

6.1 izango da bere magnitudea. Erraz ikusteko modukoa prismatikoekin eta herri barrutik. Horrez gain, erraza urkitzeko moduko inguru batean ibiliko da. Nekez aurkituko dugu aukera hobeago bat asteroide bat ikusteko eta jarraitzeko. Aurkitu dezagun lehenengoz.

Leon dago Vesta orain eta gauaren lehenengo orduetan ateratzen da. Hori da, zalantzarik gabe, Leo aurkitzeko uneri konena. Hemen dituzue mapak Astrobobtik hartutakoak.

Ez badituzu konstelazioak ezagutzen, errazago ipiniko dugu. Gauaren lehenengo ordutan begiratu ekialdeko horizontera. Inguru hartan “izar” distiratsu bati kusiko duzu, hori-laranja koloretakoa. Marte da. Bere eskerrera eta piska bat beherago galdera ikur baten forma duten izar multzo bata urkitzen saiatu. Hau izango da egoera iluntzeko 20:00tan EuskalHerritik ikusita.

Vesta galdera ikurraren erdiko izarraren inguruan dabil, Algieba. Algiebaren ondoan beste izar bat dago, 40 Leonis. Ba Vesta bi izarren artean pasatuko da. 15ean, hau da, datorren astelehenean, 40 Leonis izarra ia ukitzen egongo da. Horrela aurkituko dira.

Eta hurrengo egunean irudiko triangelu kurioso hau eratuko dute. Irudi guztiak Stellariumetik artutakoak dira, iluntzeko 20:00tarako kasu guztietan, 19:00 UT.

Oso nabaria da mugimendua egun batetik bestera. Hemen duzue mugimendua otsailaren 14tik, igandea, otsailak 18rarte, osteguna. Uste baino erraza da. Saiatu zaitez. Eta lortzen baduzu, kontatu guri!!
Algieba izar bikoitia da. Ikusten ahal duzue?

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



febrero 2010
MTWTFSS
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728