Artizarraren igarotze desberdin bat | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Artizarraren igarotze desberdin bat

Urruti gelditzen da Artizarraren azken igarotzea. Baina igarotze horren bideo bitxi bat aurkitu dugu, igarotzea era desberdin batera erakusten duena.

Jan Fröjdman San Franciscotik  Frankfurtera zihoan hegazkinez 2012ko ekainaren 6an, artizarraren igartzea gertatzen ari zela. Eta hegazkinetik ikusi zuen,  11.000 mko altueratik. Ez zuen eguzkia ikusteko filtrorik eta, hori dela eta, eguzkia baxu egon arte ezin izan zuen argazkirik atera. Groenlandia gainean zegoen momentu horretan.

1050 argazki erabili ditu timelapse hau egiteko. Hegazkineko tripulazioak lagunduta, hegazkineko tokirik onenera joan zen argazkiak ateratzea- Komuna zen toki hori.

Materiala: Canon EOS 7D, Lente Tokina 400mm eta, filtro bezala… atmosfera zati lodi bat.

Venus Transit photographed from 38.000 feet from Jan Fröjdman on Vimeo.

Propina modura, Jan-en beste timelapse bat. 2011kako ekainaren 15eko ilargi eklipsea. Ederra hau ere. Eklipse bat erakusteko beste era bat.

Lunar Eclipse low at the horizon from Jan Fröjdman on Vimeo.

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



octubre 2012
MTWTFSS
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031