Planeten orbitak, benetan diren bezalakoak | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Planeten orbitak, benetan diren bezalakoak

Interesgarria La aldea irreductible-ko pos hau: Michael Paukner, uniendo información y diseño.

Oso diseinu interesgarriak, 2010 ilargi egutegihau, besteak beste.Zutabe bakoitza hilabete bat da.

Baina deigarriena Eguzkiaren inguruko planetan orbiten diseinu hau da.

Ez dira arraroak planeten orbita hauek? Zirkularrak? Bahorrelakoak dira. Beste batzuetan ere aipatu dugun eta Durangoko Astronomia Gelako zuzendaria den Esteban Estebanek ondokontatzen duen bezala, nekeza da lurrean Lurraren orbita baino zirkularragoa den zerbait aurkitzea. Hau eliptikoa izan arren. Baina hain handia da elipsea, erlatiboki ez dela hain adierazgarria ardatz hadia eta txikiaren arteko diferentzia. Hemen ikusten den bezala, ez da erraza zirkunferentziatik desberdintzea.

Estebanek aipatzen duen beste kuriosidade bat, liburutan agertzen diren orbita eliptiko gehienak exageratuegiak direla. Eta horrek paradoxa batera eramaten digu. Orbitan perihelio bezala markatuta dagoena baino gertuago daudela eguzkitik beste puntu batzuk. Konprobatu bestela irudi honetan.

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



febrero 2010
MTWTFSS
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728