Argi zenizienta ... eguzki eklipse batean | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Argi zenizienta … eguzki eklipse batean

Inork eta ezerk ez dizula harrituko uste duzunean, horrelako gauzekin egiten duzu topo eta oker zaudela erausten dizu. Beti dago norbait bide berriak eta gauza desberdinak probatzen saiatzen dena.

Gaurko honen antzeko zerbaitekin orain dela urte batzuk aurkitu nintzen lehenengoz. Baina ideia hura jaso eta hauek era definitiboan burutu dute ideia hura. Eguzki eklipse batean argi zenizienta jasotzeaz hitz egiten ari naiz.

Denok inoiz konprobatu dugun bezala, izugarrizko argitasuna ematen du Ilargiak ilargi beteko gauetan. Ilargi elkartea XVIII. mendean biltzen zen zientzialari talde bat zen, Ilargi beteko gauetan biltzen zena, bere argitasuna etxera bueltatzeko aprobetxatzeko.

Antzeko zerbait, baina nabariagoa gertatzen da Ilargian. Lurretik Ilargi berria dugunean, Ilargian “Lur betea” dago. Konprobatu bestela ilargi faseen ondoko eskeman. Eta Lurra Ilargia baino handiagoa denez, Lur beteak Ilargian izugarrizko argitasuna eman behar du. Konprobatzeko aukera izaten dugu Ilargi berriaren ondoren Ilargia ikusten hasten denean, ilunabarrean eta oso fase txikian. Lurrean Ilargi ia berria dugunez, Ilargian Lur ia betea dute. Hori dela eta ikusten dugu argi zenizienta. Lurrak Ilargian zabaltzen duen argitasunak hango zati iluna argitu eta argitasun hori hemendik ere nabaria da. Ikusi argazkian

Argazkia Laurent Lavederena da, Bretañan bizi den astrofotografo ikaragarri ona. Jo bestela bere web orrira. Oso onak bere argazkiak.

Orain dela urte batzuk ikusi genuen argazki batean Ilargiko argi zenizienta hau eguzki eklipse batean jasota zegoen. Ez da batere erraza horrelako argazki bat hartzea, eguzki koroak askoz ere distira handiagoa duelako. Argazki hura ona zen, baina oso nabaria zen zeukan tratamendu informatikoa. A Coruña-ko Agrupación Io-ko Dolores-i esker antzerako argazki baten berri izan dugu, 2009ko udako Chinako eguzki eklipsean ateratakoa. Argazki desberdinen konposaketa da irudia, baina emaitza ezin hobeagoa da. Detaileak ezagutzeko edota argazkiaren bertsio hobeago bat jaisteko -3,8 Mb- jo ona. Harrigarria..

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



febrero 2010
MTWTFSS
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728