Azkenaldi honetak ikusi ditugun timelapse batzuk gaur. Ederrak guztiak.
1.- Night over Boulder, Colorado. Egilea: Patrick Cullis
Flatirons de Boulderen(Colorado) jasotako irudietan oinarrituetako timelapsea. 2011ko abendutik, 2012ko maiatzera. Sekuentzia ederrak. Eta bereziki interesgarriak Jupiter eta bere sateliteak jastzen dituztenak, post hau zabaltzen duen irudian bezala.
2.- Transit of Venus. Egilea: Patrick Cullis
Egile berak Artizarraren igarotzea horrela jaso du. Teleskopiotik nola ikusi zen erakusten du.
3.- Spring in Ontario. Egilea: Dave Crombie
Ez ditu gaueko sekuentzia gehiegi timelapse honek, baina merezi du. Killarney Provincial Park eta Algonquin Provincial Park en eginikoa da.