Superilargia. Oker jokatu genuen? Edo ez? | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Superilargia. Oker jokatu genuen? Edo ez?

The Big Moon. Egilea: Carlos Gotay Martínez

Jarraitzen dugu, oraindik ere, 2012ko Superilargiarekin. Marketing hutsa, gure ustez, baina positiboa izan dena. Aktualitate bihurtu da astronomia, horren harira, eta bizpaitu mediotan ikusi dira Ilargi handiaren argazki ederrak .

Dena den, ez dut uste gauzak egiteko era zuzena denil. Gezurra erabili da publizitatean. Edo, gutxienez, ez da egi osoa esan. Irakurri, adibidez, iaz Ciencia@NASAk Super Luna llena artikuluan esaten zuena. Aurten ere gauza bera leku askotan esan da:

“…la Luna será un 14% más grande de lo usual”

Gezurra. %14 handiagoa…Ilargia apogeoan dagoenean baino. Hau da, tamaina handiena eta txikienaren arteko diferentzia ematen ari dira. Phil Plaitek  The Supermoon stuff? AGAIN?-en esaten duen bezala apirileko Ilargi betea %1 urrutiago besterik ez zen egon. Eta antzera ekainekoan. Hau da, tamainaz oraing Superilargiaren oso antzekoa.

Bitxia da Superilargiak wikipedian sarrera duela, dagoeneko. Ez da broma: Superluna

Baina, zein da benetan tamainaren desberdintasuna Ilargia gertuen edo urrutien dagoenen? Aula de Astronomía de Durangoko Esteban Estebanek 2011ko abuztuan argazkia tera zion Ilargi beteari, hau tamaina txikienetik gertu zegoenean apogeotik gertu. Eta argazkia atera dio Ilargi beteari, berriz ere, orain, maiatzeko superilargian. Hemen daude. Garbi dago tamainaren desberdintasuna, baina garbi dago, baita, batabestearen ondoan ez badaude, nekez nabarituko dugula desberdintasuna.

Ilargi betea apogeotik gertu. 2011ko abuztua

Ilargi betea apogeotik gertu. 2011ko abuztua. Egilea: Esteban Esteban

Ilargi betea perigeotik gertu. 2012ko maiatza.

Ilargi betea perigeotik gertu. 2012ko maiatza. Egilea: Esteban Esteban

Amaitzeko Carlos Gotay Martínezen argazki gehiago. Berea zen sarrerakoa. Eta ederrak dira beste hauek ere. Zoragarriak

Perigee full Moon. Autor: Carlos Gotay Martínez

Perigee full Moon. Autor: Carlos Gotay Martínez

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



mayo 2012
MTWTFSS
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031