Fenomeno bitxia da izpi berdea. Eguzki irteera aurretik edo justu sartzen ari dela, baldintzak egokiak badira eta horizontea laua badugu, eguzki argia gure atmosferan errefraktatu eta izpi berdearen fenomenoa ematen da. Ez ohikoa dena, fenomenoa Ilargiarekin ematea da.
Blog honetan sarri agertu den Laurent Lavenderrek, jaso egin du “super-Ilargiko” egun hauetan. Egilea, Laurent Lavender Canon 5D MarkII + Sigma 100-300 f300 eta 2 sko esposizioarekin. 2012ko maiatzaren 12an frantziar Bretainako Île Garotik (Finistère).