Cassini misioaren argazki ikusgarri bat | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Cassini misioaren argazki ikusgarri bat

Azkeneko urtetako misio espazial arrakastatsuena aukeratu beharko balitz, ziurrenez Saturnoko Cassini misioak irabaziko zuen saria. 1997ko urriaren 15ean jaurti eta 2004ko uztailean heldu zen Saturno ontzi espaziala.

Lorpen zientifikoak ikaragarriak izan dira eta Saturno atmosfera eta bere sateliteen ikuspegia guztiz aldatu dizkigu misioak. Eta bidalitako argazkiak benetan ederrak eta interesgarriak dira.

Misioa 2008ko udan amaitu behar zen, baina luzatu egin dute eta ez dago garbi noiz eta nola amaituko den.

Post hau idaztera eraman gaituena Pasa la vida blogean ikusi dugun argazki hau izan da. Titan eta bere atmosfera lehenengo planoan eta, bigarren planoan, Tethys beste satelite bat.

Handiagoa ikusteko, klikatu hemen. Argazki hau eta misioaren ikusgarrienak ikusi eta deskargatu ahal izateko, web orri honetan sartu Ciclops

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



enero 2010
MTWTFSS
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031