Ez dugu gustoko espektatiba gehiegi sortzea eta, hori dela eta, ez dugu orainarte ezer aipatu. Ez dago garbi zer gertatuko den eta nola joango den baina badirudi 2013ko lehenengo hilabetetan kometa distiratsu bat izango dugula gurekin: Pan-starrs, C/2011 L4.
Haleakala-ko mendiaren gailurrean (Maui , Hawai) dagoen 60″ko (1.8 m) Pan-Starrs 1 teleskopioak aurkitu zuen kometa hau 2011ko ekainaren 6an. Pan-STARRS proiektua (Panoramic Survey Telescope and Rapid Response System) teleskopio multzo bat da NEOak (Near Earth Objects), hau da, Lurrarentzat arriskutsuak izan daitezkeen objektuak aurkitzea helburu duena. Argazkiak ateratzen dizkio zeruari eta irudi horiek aurreko irudiekin konparatzen ditu. Horrela NEOez gain, kometa berriak, izar aldakorrak eta bestelako asteroide arruntak aurkitzen ditu.
Zer eskeiniko digu kometa honek? Ezin garbi esan. Hasiera batean kometa honek magnitude negatiboetara helduko zela zioten, baina momentu honetan aurreikuspenek 1 magnitudea aipatzen dute, maximoan. Perihelioa ere aldatzen joan da. Apirilerako aurreikusten zen, baina martxoa hasiera aipatzen da orain, data bezala. Hobe guretzat, baldintza hobeagotan ikusi ahalko dugulako. Baina tira, joango dira gauzak zehazten.
Momentu honetan 15 magnitudean dugu kometa, 17an egon behar zenean. Baina horrelako objektu berrien distirak geldiune bat izaten dute 1,5 UAra daudenean. Hemen bi helbide gora beherak jarraitzen joateko:
– Foro: C/2011 L4 (PANSTARRS) Un cometa potencialmente brillante.