1960ko abuztuaren 16an Joe Kittingerrek zenbait errekor ezrtzen zituen globoan 31.2 kmako altuerara igo eta salto egin zuenean. 4 minutu eta 36 segundo egin zituen erorketa askean eta 988 km/hko abiadura maximoa lortu zuen. 5.500 mko altueran zegoenean zabaldu zuen parakaidsa. Ezarritako errekorrak: altuera maximoa globoanglobo, altueraik handiena parakaidasean salto egiterakoan, erorkera aske luzeena eta gizakiak atmosferan inoiz lortu duen abiadurarik handiena. Hemen bideo eta argazkietan.
New Mexicok izan zen Excelsior III deituriko Joe Kittingerren misioa . Gorantzkoan bere eskumako eskua handitu egin zen, goantea ez zegoelako behar bezala lotuta eta despresurizatu egin zen. Eskua bere tamainaren bikoitzara anditu zela diote, horrek guri gehiegikeri bat iruditu arren. Ez zuen ezer esan, ez bai zuen nahi hori dela eta bere taldeko buruak misioa bertan behera uztera behartzea.
Espero baino gogorragoa izen lur hartzea, berarekin zeramatzan instrumentu kaxa bat ezin izan zuelako askatu, aurreikusita zeukan bezala. Hori dela eta, hankan hartu zuen min.
,Red Bull Stratosse taldeko Felix Baumgartner errekorrak hausteko prestatzen ari da. Udan autsi nahi ditu Joeren errekorrak eta froga ikusgarri bat egin zuen pasa den martxoaren 15an prestakuntza programaren barnean. New Mexikon dabil Felix ere eta 15ko frogan 13 kmtako erorketa askea egitea lortu zuen. Hemen saltoaren argazki bat eta bideo. Bideoaren interesgarriena 1:15 minututik aurrera dago.
Baumgartnerrekin da Kittingerabentura honetan. Hemen daude biak, Joek 1960an erabilitako trajea ondoan dutela.