Hor dago gau eder hauetan, posizio onean, Garradd kometa, Hartz Handiaren ondoan oso erraz aurkitzen den ingurune batean. Begibistaz ez, baina nahiko erraz aurkitu al da teleskopio txiki batekin edo prismatikoak erabiliz. Hemen mapa, AstroBobetik hartuta:
Eta hemen Rolando Ligustriren argazki hauetan.
Kontuz ibili behar gara argazki hauekin. Teleskopio eta prismatikoekin erdikoa besterik ez dugu ikusiko eta, esperientzia badugu, antzematen omen dira buztanen hasiera. Murtziako Salvador Martínez de Bullas-en argazki hau horren adirerazle. Garradd kometa 120mm F/5 eko teleskopio errefraktore batekin aterata, 45 minutuko esposizioa 1600 ISO ra!!, . Rolando otsailaren 26an. Beste liga batean jokatzen du Rolandok bere urrutiko teleskopio horrekin.