2012, Marteren urtea | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

2012, Marteren urtea

Bitxia da Marteren behaketa. Alde batetik teleskopio txiki batek apenas ez du bere detailerik erakusten. Disko bat besterik ez. Tira, balditza onenetan, poloak eta iluntasunen bat antzeman daitezke. Zoritxarrez, gutxitan dauzkagu behar dituen baldintza on horiek. Urrutiegi egoten da, normalean, Marte, duen tamainarekin ezer ikusi ahal izateko.

Bi urtetik behin egoten da Marte baldintza onetan. Eta aurten tokatzen da. Dagoeneko, egun onenak dira hauek Marte ikusteko, oposizioan bai dago.

Erraqza da Marte aurkitzea. Mendebaldeko horizontera begira ibili gara azken egunotan. Ba ilunabarrean ekialdeko horizontera begiratzen baduzu, han ikusiko duzu argi gorri/laranja bat, altuera gutxira. Marte da.

Marte, 2012ko martxoaren 8an

Dena den, nahiko baldintza eskasetan daukagu Marte. Bi urtetik behin baldintza onak, baina oso baldintza desberdinetan aurkezten zaigu. 101 milioi kilometrotara dago Marte egun hauetan. Ziur guztiok jaso duzuela abuztuaren 28an Marte Ilargia baino handiagoa ikusiko dela esaten duen email hori. 2003ko abuztuaren 28an du jatorria email horrek. Orduan Marte oposizioan zegoen, azken urte heuetako oposiziorik onena. 56 milioi kilometrotara zegoen orduan Marte, hau da, orain baino bi aldiz gertuago.  Aplikazio hau erabiliz ikus dezakezue direfentzia eta zergatia. Hemen duzue aplikazio horrek gaur, martxoaren 8rako ematen duena.

Marte, 2012ko martxoaren 8an

Eta hemen 2003ko abuztuaren 28an nola zegoen.

Marteren oposizioa, 2003ko abuztuaren 28an

LDetaile interesgarri bat du aplikazio honek. Teleskopiotik Marte zein tamainaz ikusten den erakusten digu. Ez da benetakoa, baina konparaketak egiteko oso ondo datorkigu. Ikusi gaur, martxoaren 8a eta 2003ko abuztuaren 28ko tamainen arteko diferentzia, aurreko irudiak konparatuz.

Zergatik desberdinasun hori? Marteren orbita oso eszentsikoa delako. Segun non elkartzen garen Marterekin, gertuago edo urrutiago izango dugu. Baldintza onenak, gurutzaketa abuztuan bada da. Orduan daude gure orbitak gertuen. Okerren, berriz, otsaileko oposizioetan.

Zergatik gurutzatzen gara Marterekin (oposizioa) bi urtetik behin. Erabili aplikazioa eta oso ndo ulertuko duzu.

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



marzo 2012
MTWTFSS
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031