Astrologia, 1. maila | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Astrologia, 1. maila

Tira, munduaren amaiera gero eta gertuago dagoenez, astrologia ikasten hasi behar naiz, ea etorriko diren seinaleak irakurtzeko gai naizen. Ikastaro hau aurkitu dut youtuben. Itxura ona du.

Bueno, benga, bideoa ikustea ez baduzue nahi, ulertuko dut ;-). Jarraian komentarioak.

 

Bale, ikusten hasten naiz. Minutu bat pasa da eta ez dut piparrik ulertzen. Ez naiz behar bezala kontzentratuta egongo. Saiatuko naiz. Beste minutu bat ikusten dut. Eh! Itxaron!

Bi minututan 3 edo 4 aldiz aipatu du Plutonen eragina. Baina ez dugu erabaki ba Pluton ez dela planeta? Bale, bale, beste sailkapen bat du orain, baina bere eraginak hor jarraitzen du. Baina orduan Eris, Quaoar, Makemake, Haumea,…eta estilo bereko gorputz guztiek ere eragina izango dute, ez? Ceres ez aipatzearren. Pluton baino txikiagoa da, baina borobila da eta askoz ere gertuago dago. Ez du eragin handiagoa izango? 

Suposatzen dut irakurle gehienak jakingo duzuela astrologia tontakeri bat dela. Sarrera honen helburua, horren aurkako aurgumentu sinple batzuk ematea besterik ez da, ez haserretu. Astrologiak ez du funtzionatzen eta ezin du funtzionatu. Baina gainera inongo seriedaderik gabe egiten bada…

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



marzo 2012
MTWTFSS
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031