Egun hauetan ikusten ari garen planeten konjuntzioaren argazkiak gaurkoan. Datozen egunetak izango dira Merkurio begibistaz ikusteko momenturik onenak. Aprobetxatu.
Durangoko Astronomia Gelako Esteban Estebanek, Bilbotik harrapatu zuen Merkurio, Iberdrola dorrearekin batera. Otsailaren 22an.
Hellín-eko (Albacete) IES Izpisúa Belmonteko irakaslea den Jose Ramón Saezek, konjuntzioaren argazki hau lortu du. Jupiter, Artizarra eta, teilatuetatik gertu, Merkurio.
Baina beti dago nor piska bat urrutiago doan. Agrupación Astronómica de la Región de Murciako Pedro Andanuche Ayalak, Puerto Lumbrerasen (Murcia) dagoen Cabezo de la Jarako behatokitik Urano ere hor dagoela erakusten digu.
Manolo Castillok, berriz, otsailaren 25ean Ilargia Artizarretik gertu zegoela aprobetxatuz, egunez ikusi zuen. Hemen froga.
Eta hemen bere beste argazki bat, gauez. Chiclanatik (Cádiz), Torre del Puerco-rekin batera.
Amaitzeko Ilatargi Astronomia Taldeko kidea den Itziar Egigurenen argazkia, Oñatitik. Hor da, kasu honetan ere, Urano.