Paco Bellido lagunak El beso en la Luna bere blogean kontatzen duen bezala, bihar (larunbata) teleskopiotik fenomeno bitxi bat ikusteko aukera izango dugu: Jupiterreko hiru sateliteen “desagertena”, Europa, Ío eta Ganímedes.
Euskal Herrian 23:15ak izango dira. Une horretan, Europa Jupiterren diskoaren aurretik igarotzen hasiko da, eta teleskopioaren bistatik desagertuko da. Igarotze hauek ondo jarraitu ahal dira teleskopio handiekin, baina ez txikiekin.
23:21ean, Io izango da desagertzen dena, Jupiterren atzealdera sartuko bai da.
23:25ean, azkenik Ganimedes sartuko da Jupiter atzealdera.
Erraza da Jupiter ikustea, Artizarra piska bat lehenago gorde ondoren, zeruko objeturik distiratsuena delako une horretan. Mendebaldera begiratzen baduzue, han izango duzue.
Dena den, momenturik bitxiena piska bat lehenago gertatuko da. 22:30 aldera, horrela aurkituko dugu Jupiter et bere sateliteak. Zoritxarrez, eguraldi txarra dago iragarrita. Ea lainoek “tregua” bat eskaintzen duten fenomenoa ikusi ahal izateko.