>

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Olentzero askatu! Neguko solstizioa

“Olentzero joan zaigu mendira lanera

intentzioarekin ikatz egitera.

Aditu duenian Jesus jaio dela

lasterka etorri da berri ona ematera.”

Amy Winehousek esango zuen bezala, nou, nou, nou (bere abestiaren doinuarekin irakurri)

Olentzerok ez du zerikusirik Jesus haurtxoarekin eta ordua da gauzak bere tokian uzteko.

Olentzero ez da bertutez jositako pertsonaia. Ikazkina, lodia, buruhandia, zikina eta mozkor puntu batekin. Baina bere historia du eta ez da kontatzen zaiguna. Betelun (Nafarroa) 365 begi zituela kontatzen da. Horrek bere benetako jatorriarekiko pista garrantzitsu bat ematen digu. Ulertzeko, bota dezagun atzera begirada bat.

Gaur egungo gure egutegiaren jatorria egutegi juliatarrean, bilatu behar dugu. Julio Cesarrek kA 47 urtearen inguruan ezarritakoa da, Alexandriako Socigenesen aholkuei kasu eginez. Urtearen iraupena 365,25 egunetakoa da egutegi julianoan. Horrek esan nahi du lau urtetik behin egun gehigarri bat sartu behar dela egun laurden horrek egun osoa osatzen duenean. Erromatarren urtea hasteko sei egun falta zirenean, egun hori errepikatu egitea erabaki zen. Bis sextus. Hortik urte bisustueni zena.

Logikoa den bezala, urtea kez du 365,25 eguneko iraupena eta zegoe desfase txikia, pilatzen hasi zen. Horrela heltzen gara 325ean hasi zen Nizeako Kontzilioa. Hor sortzen da gure Olentzeroren gaur egungo papera ulertzekok labe garrantzitsu bat. Besteak beste, han Pazkoa eguneko dataren kalkulua nolaegitea erabaki zen. Paskoa eguna udaberriko lehenengo ilbetearen ondorengo igandean ospatzea erabaki zen. Eta urte horretan udaberriko ekinozioa (udaberri hasiera) martxoaren 21ean izan zen. Julio Cesarren garaian martxoaren 24aren inguruan zen…eta neguko solstizioa abenduaren 24an. Eta zer ospatzen dugu gaur egun egun horretan? Egutegi julianoa okerra zelako zegoelako solstizioa keta ekinozioak 3 egunez aurreratuta zeuden ordurako.
Komentario pare bat honi buruz. Nizeako Kontzilioaren erabakiak bi gauza azaltzen ditu. Alde batetik Aste Santuan beti dagoela ilargi betea. Eta, bestalde, abenduaren 24a eta solstizioa betirako banatu zirela.

Baina Nizeako Kontzilioan ez zenegutegiaren arazoa ukitu eta aurrerapena handitzen joan zen. 1545ean hasi zen Trentoko Kontziliorako, desfaean10 egunetakoa zen. Udaberriko ekinozioa martxoaren 11kan zen. Kontzilio famatu horretan hartu ziren erabakietako bat egutegiaren egokitzapena izan zen, berriz elizaren ospakizunekin bat etor zedin. Komisio bat sortu zen azterketarako eta hor sortzen da egutegi gregorianoa, gaur egun erabiltzen duguna. Aurrerantzean ez ziren bisustuak izango 100 zenbakiaren multiploak, 400 zenbakiaren multiploak direnak ezik. Horrez gain, 10 egun kenduz iren eta 1582ko urriaren 4aren ostean urriaren 15a etorri zen.

Hitz egin dezagun, azkenik, gure Olentzeroren inguruan. Garbi dago pertsonai pagano adela, neguko solstizioarekin loturikoa. Abenduaren 24an ospatzen zena. Udatik abendura Eguzkia indarra galtzen doa eta bere eguerdiko altuera, gero eta txikiagoa da. Antzinakoen ikuspegitik, nolabait, eguzkia hiltzen doa. Eta neguko solstizioan eguerdian hartzen duen altuera urte osoko baxuena da. Baina inflexio puntua aurkitzen du hor. “Berpiztu” eta altuera irabaziz joango da, galdutako indarra berreskuratuz. Eta, berarekin batera, Naturaren berpizkuntza etorriko da Udaberrian. Hori da Olentzero iragartzera datorrena. Eguzki berria jaio dela, ez Jesus. Hori dela eta dago natura eta beroarekin lotua (ikatza). Etimologiak ere izena urteko garai honekin loturik dagoela dio, baina nola egiten duen hori bizpahiru eratara egiten denez, horrela utziko dugu.

Kristautasuna zabaldu zenean, jai paganoak kendu gabe, hauen gainean bereak jarriz ituen (karnabalak ez zituen gustuko eta debekatuak izan ziren). Hori dela eta ezarri zen Jesussen jaiotza abenduaren 24an, solstizio eta urte berriaren gainean ipintzeko, urteko garrantzitsuenetarikoak zirelako. Garbi dago ebanjelioetan kontatzen dena ez dela abenduan gertatzen. Artzainak neguan kanpoan lo egiten?

Posible da Olentzero gaur egun hain pertsonai patetikoa izatea ridikulizatua izan delako. Eliza kez du onartu (paganoa da) eta nekeza da eliza barruan ikustea. Kaletik ibiltzen da. Ez dugu inoiz jakingo jatorriz nolakoa zen. Baina errebindikatu dezagun bere benetako izaera. Eta kanta dezagun, hemendik aurrera:

Olentzero joan zaigu mendira lanera

intentzioarekin ikatz egitera.

Aditu duenian EKI jaio dela

lasterka etorri da berri ona ematera.

Bale, bale. Badakigu letra berriak ez duela oihartzunik izango. Baina gure tradizioekiko errespetu handiagoa izango zuen. Hor ibai, kaletik zehar ikusten baduzue, beste begi batzuekin begiratu hain gaizki tratatu aizan den gure mitologiako pertsonai hau.

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



diciembre 2009
MTWTFSS
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031