Cerro Armazones, toki bat munduan | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Cerro Armazones, toki bat munduan

Cerro Armazones

Ezaguna egiten zaizu izena? Cerro Armazones. Asko falta da baina, zalantzarik gabe, oso ezaguna egingo den toki bateri buruz ari gara. Bertan eraikiko bait da E-ELT-a, European Extremely Large Telescope. 39,3 mko diametroa izango duen superteleskopioa, guztia ondo badoa, 2022an izango da martxan.

Atacamako basamortu ezagunean dago Armazones, Cerro Paranaletik 20 km ingurura. Paranalen da Very Large Telescopea. Hemen ditugu toki biak, Círculo astronómicotik hartutako irudian.

Zergatik hitzegin ba gaur toki honen inguruan? Ba AAPODen agertu delako, asko gustatu zaigun argazkian. Hego zirkunpolarra, zeruko hego poloa 24ºko altueran gaur egun zer dagoen Cerro Armazonesen erakutsiz. Bere egilea, Farid Char da.

 Zer da dorrea? Ba DIMM Tower bat, bertako seeinga neurtzeko balio duena.

Cerro Armazones, toki bat munduan.

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



noviembre 2011
MTWTFSS
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930