Stéphane Guisard astroargazkilari ezagunak lan berria du: Atacamako (Chile) Yerbas Buenasen eginiko timelapse bat. Toki hau San Pedro de Atacama ezagunetik 70 kmtara dago eta toki interesgarria da bertan zenbait petroglifo daudelako.
Bereziki polita Ilargiaren argia ikusten ez genuen petroglifo bat erakusten duenean.
Eta ipar hemisferioko biztanleentzat, bitxia, Orioneko nebulosa Orioneko zinturoiaren aurretik mugitzen ikustea. Edo Pleiade “alderantzizkatu” horrek (2:12 minutuan).
Tchaikovskyrena da musika, El Lago de los cisnes.
Hemen vimeon.
Hemen youtuben.
Gomendagarria, baita, Stéphane berak pasatako link hau. Harrigarria 360ºtako panorama hori.