Aktibitate izugarriakin jarraitzen du Eguzkiak. Orainarte beltzunetan fijatu bagara, astebukaeran sortu zen protuberantzia batean jarriko dugu begia oraingoan. Azkeneko urtetan izan duen handiena. Zoritxarrez gaur goizean desagertu da, ia guztiz.
Zenbait irudi ipiniko ditugu. Eta erreferentziazko bat azpian, Jupiter eta Lurraren aldean nolakoa den nabaritzeko. Azpian duzuen irudi honetan, protuberantziak 11 Lurreko altura zeukan eta 24 zabaleran. Izugarria!!
Hemen atzo argitaratu zen bideo bat, protuberantziaren mugimendua ikusteko. Zabaleran aldatzen doa, baina 10 Lurretako altuera hori mantentzen du.
Gaur goizean, berriz, protuberantziak beste itxura hau zeukan. Goizeko 8tako irudia da. Baina desagertzen jaon da goizean zehar. Astebukaeran blogaren itxura aldatu dugu eta eskuinean duzue beti Eguzkiaren azken irudia. Automatikoki berrizten joango dena.
Protuberantzia ikusgarria bada, benetan tremendua dena Eguzkiak ikusten dugun aurpegian duen filamentoa. 1.000.000 km inguru ditu!