ISStik eginiko timelapse zoragarria | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

ISStik eginiko timelapse zoragarria

Ikusita dauzkagu, aurretik astronautek  ISStik eginiko beste bideo batzuk, baina, zalantzarik gabe, orainarte ikusi dugun onena da hau. Michael König astronautak argitaratu berri du eta sentikortasun handiko kamera batekin grabatu dute, Lurra espaziotikinoiz ez bezala jaso ahal izateko. Harrigarria aurorak nola ikusten diren.

28 eta 29. espedizioan eginikoak dira argazkiak, 2011ko abuztutik urrira. Hemen bideoa eta zenbait detaile ondoren.

Hemen bideoaren zenbait detaile, bideoaren kapturatan. Ordenean doa.

1. Estatu Batuak gauez eta aurora bat. Harrigarria aurorek hartzen duten altuera. Altuenak gorriak dira.(0min15s)

Estatu Batuak

2. Estatu Batuetako Laku Handiak. (0min20s)

Estatu Batuetako Laku Handiak

3. Estatu Batuetako Ekialdeko kosta. Erdian, ezkerrean, Michigan lakua. Argi gehien igortzen duen hiria Atlanta dela uste dugu. Goian, erdialdera, Washington eta New Yorkeko ingurua. (0min39s)

Estatu Batuetako Ekialdeko kosta

4. Airglow edo gaueko luminizenzia. (0min56s)

Airglow edo gaueko luminizenzia

5. Koloretako aurorak. Aurorak, hemen ikusten den bezala, kolore desberdinetakoak dira. (1min00s)

Eguzki aizeak Lurra harrapatzen duenean, honek eremu magnetikoak heltzen diren kargadun partikulak (elektroiak, protoiak eta alfa partikulak) poloetara bideratzen ditu.

Eguzki materialaren eyekzioa ez denean oso potentea izan, abiadura baxuko partikulak heltzen dira, atmosferan asko sartzen ez direnak. 400 km ingurura dagoen oxigenoa ionizatzen dute eta aurora gorria da.

Eyekzioa bortitzagoa denean, partikulak azkarrago datoz eta atmosferan gehiago sartzen dira. 150 km ingurura dagoen oxigenoa ionizatzen dute, baina beste ionizazio bat denez aurora berdea da.

Gertatzen diren eyekzio bortitzenak,  90 kmtara sartzen dira, nitrogenoa ionizatuz. Aurora hauek gorriak dira. Horrelakoak dira gure latitudetatikikusi ahal diren aurorak.

Koloretako aurorak

6. Estatu Batuetako Mendebaldeko kosta. San Francisco eta Los Ángeles. (1min17s)

Estatu Batuetako Mendebaldeko kosta

7. México. Eskuinean, Baja California. (1min18s)

México

8. México DF eta Puebla. (1min25s)

México DF eta Puebla

9. ¿Guatemala? Horrela uste dugu. Bitxia da beste argi mota batzuk erabiltzen dutela, kolore berdeagoa emititzen duena. (1min26s)

¿Guatemala?

10. Titicaca Lakua eta La Paz hegoaldean. (1min37s)

Titicaca lakua eta La Paz

11. Airglow edo gaueko luminiszenzia. (1min59s)

Gaueko luminizenzia

12. Afrika iparra eta Europa hegoa. Eskiunean, goian, Espainia, Gibraltarrekin, mediterraneoko kosta, Madril… (2min00s)

Afrika iparra eta Espainia

13. Italia. (2min02s)

Italia

14. Nilo ibaia. Eta, zeruan, Hartz Handia(2min26s)

Nilo ibaia

15. Israel, Libano. Eta ezkerrean, Chipre. (2min28s)

Israel, Líbano, Chipre

16. Nilo ibaia eta Itsaso Gorria. (2min42s)

Nilo ibaia eta Itsaso Gorria

17. Kaspio Itsasoa. (2min47s)

Kaspio itsasoa

18. St. Louis, erdian behean. Ezkerrean, erdialdera, Chicago eta Michigan lakua. (2min54s)

St. Loius, Chicago eta Michigan lakua

19. Haiti, Republica Dominicana eta Costa Rica. (3min01s)

Haiti, Republica Dominicana eta Costa Rica

20. Los Ángeles eta Baja California. (3min07s)

Los Ángeles eta Baja California.

21. Hong Kong eta Taiwan. (3min19s)

Hong Kong eta Taiwan

22. Filipinas (3min22s)

Filipinas

23. Estatu Batuetako hegoa eta Golfo de México. (4min13s)

Estatu Batuetako hegoa eta Golfo de México

Bitxiak, bereziki, zenbat tximista ikusten diren sekuentzia mordo batean. Zelako lan polita.

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



noviembre 2011
MTWTFSS
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930