Gaur gauean NEO (Near Earth Object) 2005 YU55 asteroidea Lurretik 370.000 km ingurura pasako da. Hau da, Ilargia baino gertuago. 400 m inguru ditu asteroideak eta jarraipen zehatza egiten zaio, arriskua dagoelako egunen batean Lurraren kontra jotzeko. 2005eko abenduaren 28 aurkitu zuen Arizonako Spacewatch Program Near Tucsoneko Robert McMillanek.
1.go mailan katalogatua izan zen Torino eskalan. 0-tik a 10-era doa eskala. 0 arriskurik ez. 10, Lurrarekin talka, hondakin larriekin. Neurri berriak egin ondoren, 0 mailara jeitsi dute. ez dago inongo arriskurik datozen 100 urteetan behintzat, Lurraren kontra talka egiteko.
Torino eskala aipatu dugunez, Apofis famatua 4. mailan katalogatua izan zen. Dena den, azkeneko kalkuluek eskalako posisioa aldatu diote eta 0-n dago hau ere. 4. mailan egon zenez, komunikabideetara egin zuen salto albisteak eta behin hori gertatzen denean, ez dago hortik ateratzerik. Hori dela eta agerten da noizean behin Apofisak 2036an Lurraren kontra talka egingo duela. Gerturatze ikusgarria izango da 2029an, begibistaz ikusteko bezala distiratuko du asteroideak zeruan. Baina ez dago inongo arriskurik talkarako.
2005 YU55ra itzuliz, hemen dugu Areciboko radioteleskopioarekin 2010eko apirilean lortutatako irudia.
Ikusi ahalko da Euskal Herritik? Posible da ikustea, baina konplikatua horrelako behaketetan aditua ez bazara. 11. magnitudera helduko da momenturik honenean, edozein teleskopiorekin ikusteko bezalakoa. Baina, Lurretik gertu pasatzen denez, paralaxea aurkeztuko du. Jar dezagun behatz bat sudurraren aurrean eta ireki, alternatiboki, begi bet eta bestea ondoren.Hori da paralaxea. Hori dela eta, ez du zeruko toki beran ikusiko Bilboko batek edo Madrileko beste batek. Soluzioa: elementos orbitalak hartu eta norberak kalkulatzea nola ikusiko den bere behatokitik.
2005 YU55, elementu orbitalak
* Epoch: 2011 November 13
* Mean anomaly (M) = 50.3717704
* Semi-major axis (a) = 1.1574416520
* Eccentricity (e) = .430606239
* Argument of perihelion = 273.574761
* Longitude ascending node = 35.9342364
* Inclination (i) = .34122817
* Equinox 2000
* H = 21.92, G=0.15
Iturria: Astrobob
Hemen duzue nola izango den 2005 YU55