Konturatu gabe sortu den mini-serie honen atala gaurkoan. Lurretik zenbait zeruko objektuk zein tamaina duten konparatzen hasi ginen Tamaina erlatiboak I. Seriearen bigarren sarrera Dawn zundak Vesta asteroidera heldu zenean etorri zen, asteroide handienak (Ceres eta Vesta), Lurra eta Ilargiarekin konparatuz Tamaina erlatiboak II: Vesta.
Hemen dugu serie honen hirugarren sarrera. Izarretara egingo dugu salto orangoan. Pare bat aste dira Oñatin Eguzki behaketa publikoa egin genuenetik. Eguzkian Lurra jarriz gero izango zuen tamainaren eguzki beltzunea zegoen bistan egun hartan eta oso aproposa izan zen hori Lurra eta Eguzkiaren tamaina erlatiboak jendearik erakusteko. Bide horretatik jarraituz, hemen duzue Eguzkia, Lurra, Jupiter, Saturno eta Ilargiaen tamaina erlatiboak.
Bigarren irudi honetan Eguzkia dugu (H-alphan) bere aktibitate maximoan eta protuberantzia erraldoi batekin. Ez dira ohikoak horrelakoak. Normalak irudiko protuberantziarik txikienak dira. Dena den, txiki horiek here Lurra baino 4-6 aldiz handiagoak izaten ohi dira.
Eguzkia argi ikuskorrean erakusten duen beste irudi honetan, Lurra Eguzki orban baten tamainarekin konparatzen da. Sarri ditu Eguzkiak horrelako orbanak azken aldi honetan. Maximoan handiagoak izango dira oraindik. 2011ko irailaren 25ekoa da irudia.
Izarretara egingo dugu salto oraingoan. Tamaina aldetik nahiko arrunta da gure Eguzkia Badira izar asko gurea baino txikiagoak direnak. Baita ere handiagoak. Askoz ere handiagoak. Hemen duue gure Eguzkia Sirius, Pollux eta Arcturusekin batera.
Izugarria, ez? Arcturus (Arturo), gainera, arratsaldero dugu, ikusgai, mendebaldera. Izar laranja distiratsu bat da.
Badira, dena den, izar handiagoak . Hemen ditugu aurrekoak Rigel, Aldebaran, Betelgeuse eta Antaresen ondoan. Guztiak dira begibistaz ikusteko errazak. Ez urteko sasoi honetan.
.
Badira oraindik handiagoak diren izarrak. Izar exotikoak dira, Supererraldoi gorriak. Adituek diote horrelako baten barnean izanez gero, ez zela erraza izango izarraren barnean gauden edo hutsean gauden jakitea, oso dentsitate baxuko izarrak direlako. Pistol Star, KW Sagitarii, V354 Cephei eta VV Cephei dira.
Garbi dago, beraz, planeta txiki-txiki batean bizi garela. Zerbait oso “handia” gertatu da hemen, hala ere. Txikia iango da, baina Unibertsoa antolatu egin da hemen eta bere burua ikertzen ari da. Hori bai dela handia.