Heldu da ziurrenez urteko izar euririk ikusgarriena dena, Geminidak. Izar euri guztiak bezala, espazioan zehar dabilen materiala atmosferan sartzen denean sortzen dira izar usoak. Material hau kometek usten ohi dute baina, Geminiden kasuan gaur egun asteroide bezala sailkatuta dagoen 3200 Phaeton objektuak uzten ditu partikulak espazioan. Hala ere Phaeton hau kometa izandakoa dela susmatzen da.
Izar euri honek garrantsia irabazten joan da, Lurra gero eta beteago pasatzen ari delako meteoroen korronte printzipal deritzonetik. Honek aktibidadearen gorakada ekarri du eta, urte batzuetan horrela jarraitu arren, poliki-poliki aktibidadea jaisten joango da, aktibidadea ia desagertu arte. Baina gora goaz oraindik. Aprobetxatu dezagun!! Iturri desberdinetatik ateratako datuekin egindako grafiko honetan garbi ikusten da gorakada.
Beste izar euritan ez bezala, Lurrak bere ibilbidean topatzen duen materiala ohi baino dentsitate handiagoa du eta horrek meteoro distiratsu eta ikusgarriagoak sortzen ditu eta bolido kopuru altua. Eta sartze abiadura bestetan baino motelagoa denez, denbora ematen du luzaro jarraitzeko. Trukean, ez dute estelarik uzten, baina horrek ez die ikusgarritasunik kentzen.
Aste-bukaera osoan ikus daitezke geminidak, baina maximoa astelehen goizean, egunsentiaren atarian, gertatuko da. Baten batek astelehen goizean goiz jeikitzeko idea badu, kontutan izan dezala garai honetan behe lainoa izateko probabilitate altua izaten dela .
Gehienontzat ordutegi hori konplikatua izango denez, aholkua larunbat eta igande gauen behatzea da, 10tatik aurrera. Izar euri honen radiantea Geminis konstelazioan dagoenez, hau zenbat eta gorago eduki, hobe. Hau da, behaketa zenbat eta beranduago egin, hobe.
Gogoratu radiantea meteoroak itxuraz irteten diren puntua dela. Hau da, ikusten ditugun meteoroak atzerantz luzatuz, Geminisen dagoen puntu batean elkartuko dira guztiak.Irudia ikusi ideia bat egiteko. Kontuz irudia ez bai da aurtengoa eta. Zorionez,Ilargia ez da hor egongo gure behaketa oztopatzen.
Datozen gauak oso hotzak izango omen dira eta oso ondo jantzita irten beharko gara. Baina adituek diote zerua nahiko garbi egongo dela. Eta ez da Ilargirik egongo.
Animatu eta behaketa egitera atera. Joaten dena ez da damutuko eta.