Draconiden maximotik aste bete pasa denean , balantzea egiteko momentua da. Izar euri bortitza izango genuela aurten zioten batzuk,800 THZra helduko zela iragarriz.
Ez dira iragarpen optimista horiek bete baina, dena den, estilo honetako kalkuluen garaipen izugarria izan dira aurtengo draconidak. Ez da hainbesterainoko izan, baina bai izan dela ohi baino izar euri handiagoa eta iragarritako momentuan gainera. Urte normal baten draconiden THZ 20 ingurukoa izaten bada IMOren datuen arabera, gailur bat gertatu da urriaren 8ko 20h00 UTtan 300 THZ tasarekin. Iragarritako ordu berean! Hemen emaitzak IMOren taulan.
Bakarkako behatzaileen emaitzetan fijatuz, emaitza bitxiak eta adierazgarriak. Gauzak hobeto joan ziren Europa erdian hemen baino, IMOren datuen arabera:
Janez Kosek167 draconida ikusi zituen 2.76htan Esloveniatik
Marco Langbroek 248, 2.77htan Holandatik
Michel Vandeputtek 250, 2.99htan Bélgicatik
Estatu mailan gauza ez zen hain ondo joan:
Jose Luis Maestre Garciak 65 draconidaikusi zituen 1.95htan
Jose Carlos Millanek 29, 2.17htan
Josep M. Trigo-Rodríguez 68, 1.49htan
Francisco Ocañak 56, 1.70htan
Maximo zorrotza izan zen. Horren adierazle Mexicotik Salvador Aguirre ikusitako draconidas 2ak 7.83htan!! Eta behatzaile aditua da Salvador, ez pentsa.
Laburtuz, ez zela izugarri ikusgarria izan, baina pena merezi izan zuela gora begira egotea gau horretan.
Draconiden inguruko zenbait argazki amaitzeko. Daniel Lópezenak lehenak (El cielo de Canarias)
Draconoden radiantea erakusten du argazki onek, argi eta garbi. Draconida guztiak Dracon dagoen puntu batetik ateratzen dirala dirudi, Astroboben eskemak erakusten duen bezala. Oso garbi ikusten da Danielen argazkian.
Zerjillo eta A. Románek Sierra Nevadan jasotako testimonioa amaitzeko. 8 traza agertzen dira eginiko timelapsean baina, La Azotean kontatzen duten bezala 7 zenbakia duena esporadiko bat da(euri honetakoa ez den meteoroa) eta 8 zenbakia duena satelite artificiala da. Hemen duzue argazkia eta timelapsea.