Egun hauetan ikusteko bi aparatu: Nano Sail-D eta Tiangong-1 | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Egun hauetan ikusteko bi aparatu: Nano Sail-D eta Tiangong-1

Recreación de la Nano Sail-D. Crédito: NASA

Ez dugu azken aldi honetan  Nano Sail-D gauaren lehenengo ordutan ikusteko aukerarik izan. Abuztuan ikusteko aukera izan genuen eta benetan bitxia da, distira aldetzen duelako, flashekin. Ez dakigu zein den distira aldaketa hauen arrazoia. Errotazio propio duelako izan daiteke, baina azkarregiak dira aldaketa hauek azalpena hori izateko.  Nahiko distiratsu ikusteko aukera izango dugu, gaur eta bihar.Hemen dituzue igarotzeak, Bergaratik (Gipuzkoa) ikusiko den bezala. Euskal herriko beste edozein puntutik ere, nahiko antzera izango da.  Euskal Herritik kanpo bazaude, begirati Heavens aboven nola izango dan zure kokagunetik. Adi, hor goian hainbeste aparatu daude Nano Sail-D  ez dagoela Heavenseko lehen orrian. Esan 3.5 magnitudea baino distiratsuagoak diren sateliteak ikustea nahi dozuela eta han izango da Nano.

Zerua ez baduzu ezagutzen ere, saiatu ikusten. Mapetako puntu kardinaleekin orientaturik, begiratu, gutxi gora behera markatzen duen norabidera, eta erraz ikusiko duzue, distiratsua delako eta flashak dituelako.

2011eko urriaren 2, igandea

3 de octubre de 2011

2011ko urriren 3an, astelehena

Tiangong-1, recreación

Tiangon-1, 1 de octubre de 2011

Bestalde, China estazio bat espazioan eraikitzen hasi den munduko hirugarren herrialdea bihurtu da aurreko astean, Tiangong-1en (Zeruko palazioa, mandarinez) jurtiketarekin. Eurekan duzue horren inguruko informaziorik onena: Lanzamiento del Tiangong-1 (CZ-2F/G).

Ikusgai dugu aparatu berri hau egun hauetan, Nano SailD baino distira handiagorekin. Heavens aboven dituzue ikusi ahal izateko behar dituzuen mapak. Momentu honetan, arazo bat dela eta, ezin dugu mapa jarri. Hemen klikatuz aurkituko duzue.


 

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



octubre 2011
MTWTFSS
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31