EGUNERAKETA: Amaitu da emizioa, baina sarean jarri du ETBk kapitulu. Hor behean duzue. Orainarteko kapituluak ere ikusgai daude. Hemen.
Gaur estreinatzen da ETB 2, Escepticos eszeptizismoaren inguruko seriea. Urtarrilaren 1ean emititu zuten seriearen programa pilotu arrakastatsua, ¿Fuímos a la Luna? eta gaur hasten da beste kapituluen emisioa. Streamingen bidez botako du ETBk atal guztiak, telebistako emisioarekin batera. Hemen ikusteko aukera izango duzue:
22h15 tan izango da eta, astelehenero, atal berria.
“¿A tí te funciona?“, da lehenengo atala, hortik zehar ikusten diren mirari produktu horien inguruan.
Programarekin batera, Escépticos bloga duzue, non Coloquios Escépticos iragartzen diren. EHUko Zientziaren Kulturaren katedra, ETB etaCírculo Escépticokoen ezkutik. EHUko Paraninfoan izango dira. Datorren astean, irailak 29, 18:00tan da lehena: ¿Fuimos a la Luna?, Eugenio Manuel Fernandez Aguilar, “La conspiración lunar, ¡vaya timo!“-ren egilearen presentziarekin. Hemen duzue hitzordu horien behin-behineko programa.