(C/2009 P1) Garradd, ikustea merezi duen kometa | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

(C/2009 P1) Garradd, ikustea merezi duen kometa

Bere momentuan idatzi genuen bezala hor izan dugu  C/2009 P1 Garradd kometa udako gauetan zeruko ingurune interesgarri batetik igarotzen. Ez da, oraingoz behintzat, begi-bistaz ikusgarria den kometa, baina argazki kuriosoak ateratzeko aukera eman die astroargazkilariei. Hemen dugu, horren adibide, Joanma Bullónek, Aras de los Olmoseko (Valencia) La Cambra behatokitik ateratakoa: Garradd kometa Pegasuseko M15 kumulu globularrarekin batera.

C/2009 P1 Garradd kometa, M15 izar multzoaren ondoan (Joanma Bullón)

Eta hemen dugu orain dela gutxi Percha asterismoaren ondotik pasatzen.  Rolando Ligustri italiarra da egilea.

Sarrerari amaiera emateko, hemen dugu Pablo Canedo galiziarrak abuztuaren 27tik 28rako gauean jasotako irudiekin eginiko animazioa. 60″ko 159 irudi dira, 102mmko errefraktore txnatar batekin  eta Atik 314L kamerarekin. A Coruñako Sofánetik.

Hor jarraituko du kometa denbora luzez, abenduaren 23rarte ez baita pasako periheliotik. Zoritxarrez, Eguzkitik nahiko urruti izango du perihelioa, 1.55 AUtara. Eta ez da Lurrera gehiegi gerturatuko. Punturik urbilenak abuztuaren 23an izan zuen bat, 1.39 AUtara eta 1.27 AUtara izango da datorren urteko martxoaren 5ean. Distira handiena otsailean izatea aurreikusten da eta, gauzak orain arte bezala joaten badira, leku ilunetatik begibistaz ikusteko moduan izango da. Oraingoz Skyhounden dituzue bilatzeko behar diren mapak. Ez pentsa buztana ikusiko duzuenik, ahula duelako eta argazkietan besterik ez delako agertzen.

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



septiembre 2011
MTWTFSS
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930