Ipar hemisferioa, 2011ko iraila
Hubblesitekoen bideoa ohi bezala Fernando Beltránek canal de youtube La Costa de las Estrellas bere youtubeko kanalerako itzulitakoa. Hor dago oraindik Saturno, nahiz eta ikusteko baldintzak oso kaxkarrak izan. Oso baxu dago ilunabarreko zeruan, mendabaldeko horizontean. Konstelazioei dagokionez, “uretako” bi dauzkagu ikusteko ondo: Acuario (M2 globularrrekin) eta Capricornio (M30globularrrekin ). Gauerdian ateratzen da Jupiter ekialdeko horizontetik. Distiratsu oso.
Hego hemisferioa, 2011ko iraila
Hilabete honetako bideoari hasiera emateko Olbersen paradoxari buruz hitzegiten digu Fernando Beltránek. Iraileko zeruari dagokionez, udako triangelua aipatzen digu, Albireo izar bikoiti ederraren behaketa gomendatuz. Zenbait nebulosa interesgarri zeruko inguru hauetan:, Velo, Iparamerika eta Pelikano. Horrez gain, garai aproposa da Lyrako Eraztunaren nebulosa famatua ikustelo (M57). Badator udaberria (gogoratu hego hemisferioan gaudela) eta hasten dira Eridano eta Fenix konstelazioak ikusten. Gertu dagoen Tukan konstelazioan ditugu Magallanesen Hodei Txikia eta 47 Tucanae globular ikusgarria. Zenbait data berezi bitxikeriak ikusteko. Irailaren 18an bata bestetik gertu izango ditugu Ilbehera, Jupiter eta Pleiadeak. 23an, berriz, Martetik gertu izango dugu ilbehera, egunsenti aldera. Egun honetan da, gainera, udaberriko ekinozioa.
Agrupación Astronómica de Huescakoek eginiko bideoa sarrera hau amaitzeko. Cefeo eta Casiopeatik dabil oraingo honetan, bai beraien mitologia bai ikusteko moduko objektuak. Planeten efemerideak amaitzeko: Artizarra (Venus), Merkurio, Marte, Saturno eta Jupiter.