Hilabete dexente joan dira azkeneko kometa distiratsua ikusi genuenetik. Ez da kometa ikusgarria izango, baina hemen da C/2009 P1 Garradd kometa udako gauetan entretenimendu apur bat ematera. Interesgarria izango da bere jarraipena zenbait arrazoi desberdinetatik. Alde batetik, udako zeruko ingurune ezagun eta bitxi batzuen ondotik igaroko delako. hauek dira data garrantzitsuenak:
– 2011ko abuztuaren 2an, M15 kumulu globularretik (Pegasus) 45’ra egongo da
– 2011ko abuztuaren 10ean, NGC 7006 kumulu globularretik (Delphinus) 50’ra egongo da
– 2011ko abuztuaren 13an, gamma Delphini (Delphinus) izarretik 15’ra egongo da
– 2011ko abuztuaren 26an, M 71k umulu globularretik (Sagitta) 10’ra egongo da
– 2011ko irailak 2tik 4ra, Cr 399 kumulutik (La Percha, Vulpecula) igaroko da (hegoaldetik)
Aurreikuspenek diote 8 eta 9 magnituderen artean egongo dela abuztuan baina, behaketa batzuen arabera, distiratsuagoa izango da, leku ilunetatik ikusteko modukoa. Agian. Oorteko hodeiko objektu berria dela dirudi. Dena den, ez da hain ikusgarria izango, Eguzkitik nahiko urruti pasatzen delako (1,55 UA) eta baita Lurretik ere (1,26 UA).
Dena den, bitxia izango da jarraitzeko. Hemen mapak:
2011ko uztaila
handiagoa hemen.
2011ko abuztua
Handiagoa hemen.
Garradd kometa, uztailaren 7an. Michael Jaegerren irudia.