Heavens-above ISSa noiz ikusiko den jakiteko erabiltzen baduzue, konturatuko zinaten egun argiz ikusi ahal izateko aurreikuspenak ere ematen dituela. Artizarrak beste distiratzen du ISSak eta, beraz, ikusi ahal da. Praktikan gauzak ez dira hain errazak, oso azkar mugitzen baita ISSa eta.
Dena den, planifikazio egoki batekin posible da. Hemen da, horren erakusle,Scott Fergusonek uztailaren 17an lortu duen bideo hau. 8”ko SC teleskopioa (Smith Cassegrin, 20 cm) eta Samsung SDC-435 kamera, Brent Boshart’s Satellite Tracker softwarearen laguntzaz.
Bad Astronomyn ikusi dugu.
Bestalde Thierry Legaultek argazki berriak ditu. Uztailaren 15eko ISSaren Eguzki igarotzea. Bikaina, bere lan guztiak bezala.
Spaceweatherren ikusi dugu.