Nola da posible Hubble espazioko teleskopioak hain galaxia eta nebulosa zoragarriak erakustea eta, askoz ere gertuego egonda, Neptunoren argazki erdi borroso hori gauza handia bezala saldu? Ba errezagoa delako galaxia horiei argazkia ateratzea Neptunori baino. Gertuago dago planeta, baina oso tamaina txikia du gure zeruan. Horren erakusle argitaratu genituen Tom Harradinen argazki hauek. Neptuno goitik hasita lehen planeta da.
Hemen, Tom Harradinen muntaketa bat, non Ilargiaren tamaina zeru sakoneko zenbait objekturekin konparatzen den:
Gauzak horrela, ulertzen da zergatik den sailagoa Neptunori argazkia ateratzea beste objektu hauei baino.
NASAren Dawn zunda Vesta asteroidera heldu zen larunbatean, bere lehenengo paradan. gauzak ondo joanda, urtebete egingo du hor, Ceres asteroide handienera bidaia jarraitzeko ondoren. 2015eko otsailean helduko da hara. Hau da orainarte argitaratu duten Vestaren argazkirik onena:
Baina handia edo txikia da Vesta? Eta Ceres? Vestaren diametroa 530 kmkoa dela jakiteak ez digu asko argitzen. Hobe ikustea. Hemen Ceres, Ilargia eta Lurra.
Eta hemen Vesta, Ceres eta Ilargia.
Nahiko handiak beraz. Eskerrak urruti daudela eta Lurrera erortzeko arriskrik ez dagoela.