Aurreko sarreran Hubblek atera berri dituen Neptunoren argazkiak zintzilikatu bagenituen, orain lau argazki orienkin muntatu duten bideoa erakustera gatoz. 16 ordu besterik ez du behar Neptunok errotazio bat osatzeko. Azkarra Lurraren aldean (24 ordu) baina motela Jupiter eta Sturnoren 10 orduren ondoan.
Errotazioa eta Neptunoren ardatzaren inklinazioaz gain, bideoan Neptunoren lau satelite agertzen dira: Galatea, Larrisa, Despina eta Proteus. Ze pena Tritón, bere sateliterik handiena, ez agertzea.