Beti izan dugu gogoa transbordadore baten jaurtiketa zuzenean ikusteko. Ezin izango dugu ikusi, martxan dagoen Atlantisaren misioa transbordadoreen azkena delako. Ez zen ikusteko erraza, ez zelako nahikoa bidai bat jaurtiketaren dataren arabera planifikatzea. Beti izan dira atzerapenak eta, aurresandako egunean bertan egon arren, nekeza zan jaurtiketa egun horretan izatea. Tira, ikusiko ez dugunez, hemen jartzen dugu gaurkoan bideo hau non Atlantisaren jaurtiketa zenbait leku desberdinettik ikusten den. Ez da luzea bideoa baina, hala ere, interesgarriena lehenengo 30 segundutan dago.