Esan bezaka uztailaren 12an osatu zuen Neptunok bere lehen orbita 1846an aurkitu zutenetik. Hori ozpatzeko, Lurraren orbitatik Neptunori inoiz ateratako argazkirik onenak argitaratu ditu Hubble espazioko teleskopioak. Ekainaren bukaeran ateratakoak dira.
Hemen duzue handiago.
Hauek dira plneta onen argazki onenak. Voyager ontziak ateratakoak dira:
Eta hauek Hubblenak, orain dela urte batzuk ateratakoak.
Oso atmosfera aldakorra duela Neptunok erkusten digute argazki hauek. Eguzki sistema osoko haize bortitzenak ematen dira bertan, 2000 km/hkoak. Ze pena hain urruti egotea, benetan interesgarria izango zelako bere atmosfera aldakorraren eboluzioak jarraitzea.
Informazio gehiago, Eurekan.