>

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Ura aurkitu dute Ilargian … bigarrenez

Gogoan izango duzue aurreko astean komunikabide guztietan ibili zen albistea. Ura aurkitu dute Ilargian. Baina, posible al da gauza bera bi aldiz aurkitzea? Baietz dirudi. Eta kuriosoa izan da bigarrenean oihartzun handiago aizan duela aurkikuntzak lehenengoan baino.

Zertaz ar igara? Ilargian ura aurkitu zuteneko lehenengo aldiaren albistea leku desberdinetan aurkitu dezakezu. Hemen, adibidez: ¿De qué estamos hablando? La noticia antigua se puede encontrar en diversos lugares, pero, por ejemplo, nos puede valer este: Imagen astronómica del día. 2009ko irailaren 28koa da. Baina azaroaren 13an, NASAren prentsaurrekoaren ostean, Ilargian ura lehenengo aldiz aurkitu zutela zirudien. LCROSSaren talka ondoren altxatutako materialaren analisitatik zetorren oraingoan uraren aurkikuntza.

NASAkoek ondo dakite gauzak egitea bezain garrantzitsua dela egiten dituzula era zaratatsu batean jakinaraztea. Eta LCROSSaren hasierako porrotari ondo jakin izan dute buelta ematea. Gogoratu milaka pertsona bildu zirela LCROSSaren Ilargiaren aurkako talka ikustera pasa den urriaren 9an. Eta ez zen iragarritako hodeia ikusi.

Baina ez pentsa egin dutena begi txarrez ikusten dugunik. Horrelakoetan ibili behar dute, presupuestoa murriztea ez baduten ahi. Albistea ostiral batean apropos eman zuten, aste-bukaerako albistegietan denbora hartzeko asmoz. Internetaren garai honetan ez dugu uste oso ideia ona izan zenik. Larunbat horretan Googlek bere atariko orria aurkikuntzari eskaini zion, hor goian ikusi dezakezuena. Baina oihartzun txikia izan zuen honek, aste-bukaeratan interneteko trafikoa asko jaisten delako

Eta zer esan albisteari buruz? Ura dagoela garbi geratu da, baina ura egotearekin ez dela nahikoa. Garrantzizkoa da Ilargian ur iturriren bat izatea, horrela ez delako eraman behar etorkizuneko ilargiko basetarako. Baina NASAk dio 100 bat litro ura gertu direla eta sortutako kraterra 30 bat metrotakoa. 30 metro 10 pisutako etxe bat da. Altuera horretako etxe bat behera botatzea 100 litro ur lortzeko ez dirudi etekin handiko prozesua dela.

Laburtuz, albiste on adela baina aurkitu den horrek ez digu ziurtatzen Ilargian han bizitzeko beharko den ura egongo denik. Agian bai, agian ez. Ikertzen jarraitu beharko dugu.

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



noviembre 2009
MTWTFSS
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30