Egia esanda, aurreko asteko Ilargi eklipsea ez zen batere ikusgarria izan. Euskal Herriko tokirik gehienetan, beste behin, lainotuta egon zen, baina ikusi zen lekutatik jasotako kronikak irakurrita, garbi dago ez zela izan espero genuen espektakulua. Eklipse iluna suertatu zen eta, hori dela eta, ez zen batere erraza izan ilunabarreko argien artean aurkitzea, are gehiego kalima edo antzeko zerbait horizonte horretan izan da. Hemen doia argazki eta bideo aukeraketa bat. nahiko esanguratsua eta paisaia erakusten dutenei garrantzi berezia emanez.
Rocío Llanos Alguazas-etik (Murtzia), kamera konpakta batekin
Argazki bera, handituz
Eklipse partziala. Irudikatu, itzal kurboa dela eta, nolako handia den Lurrarren itzala han
Dani Caxete Madriletik urrundu eta Guadalajaratik 20 km ingurura geratu zen. Flickreko bere galerian argazki gehiago. Eta merezi du bere blogean argitaratu duen eklipsearen kronika irakurtzea. Oso adierazgarria.
Manuel Castillo, Cádizetik. Kontatu digun bzala, ez zuten Ilargia nahiko goian egon arte ikusi. Bere Flickren argazki gehiago.
Paco Bellido, Córdobatik. Flickren argazki gehiego eta kronikatxoa bere blogean El beso en la Luna.
Cesar González, Planetario de Madridekoa. Argazkietan ikusten den bezala, Madril bertatik atera zituen argazkiak. Argazki ederrak lortuz. Honek ere, Ilargia 7-8º bat gradutara egon arte ez zuela ikusten azaldu digu.
Pepe Gómez, Sevillatik, Santa Barbara bere behatokitik.
Pepa eta Luisek, toki beretik timelapse bitxi hau egiteko aprobetxatu zuten.
Fernando Cabrerizok, Valladolideko Sociedad Astronómica Syrma-koa timelapse eden hau egin zuen.
Eclipse de Luna, 15 de junio de 2011 from fercapa on Vimeo.
Amaitzen hasteko, beste timelapse bat P-M Heden, Sueziatik
Lunar Eclipse from P-M Hedén on Vimeo.
Eta, orain bai, amaitzeko, eklipsearen sekuentzia Bilbotik. Bizkaiko Astronomia Elkarteko Alex E. da bere egilea.