ISSa 6 aldiz ikusteko aukera, gaur | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

ISSa 6 aldiz ikusteko aukera, gaur

Ez dakit inor hain zoroa egongo den guztiak ikusten saiatzeko, baina ISSaren aurreikuspenei begira gaur, ekainaren 16a, ISSa 6 aldiz ikusteko aukera izango dugu. Horrela izan zen aurreko astelehenean ere. Hemen dituzue Bergararako (Gipuzkoa) aurreikuspenak. Euskal Herri osorako balio dute.

Solstizio egunaren inguruan ikusten dira hainbeste igarotze. Zergatik? Denok ikusi dugu ilunabarrean, Eguzkiak bailaran ez duenean jotzen, mendi tontorretan oraindik jotzen duela. Gure horizontearen azpitik egon arren, han goian oraindik ere jotzen du. Dakigun bezala solstizioan hartzen du Eguzkiak altuerarik handiena eguerdian. Eta, aldi berean, gauez gordeta egon arren, ez dago horizontearen oso azpitik. Eta, hori dela eta, ISSa dagoen altueran (360 km) jotzen du oraindik. Hemen dugu, Stellariumetik hartuta, non dagoen Eguzkia egun hauetan Bergaratik ikusita. Horizonterik gabe eta horizontearekin.

23º gradutara dago. Oso gutxi abenduan dagoen tokiaren aldenduta 68º horizonte azpitik.

Norbait saiatzen da gaurko sei pasadak ikusten?

Temas

iss

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



junio 2011
MTWTFSS
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930