Ilargi eklipsea dagoenan ikusteko irrikatzen nagoela uste dute nere lagunek. Ez ba. Ilargi eklipse batek ez du inongo interes zientifikorik. Eta ez da, nire ustez, teleskopiotik Saturno ikusi edota Eguzki eklipse bat ikustea bezain ikaragarria. Interes bakarra zein iluna den ikustea da eta argazki politten bat ateratzea.
Desberdina da gaurkoan. Bereziki ederra izango da gaurko Ilargi eklipsea, ilunabarrean izango delako eta Ilargia handia eta eklipsatuta aterako delako. Postal politak eskainiko ditu eta gozamena izango da ikustea, begibistaz edota prismatiko batzuen laguntzaz, aulki batean eserita.
Inoiz ikusi dudan Ilargi eklipserik ederrena gaurkoa bezalakoa izan zen. Ez dut inoiz ahaztuko zein polita izan zen Ilargi eklipsatua herriko etxeen artean ikustea. Eklipsea beranduago denean, oso goian egoten da eta ez ditu horrelako irudirik eskaintzen.
Hemen dituzue Ilargia noiz aterako den toki desberdinetatik ikusita, gure ordutegiko ordutan:
Islas Baleares: 21h10
Cataluña: 21h20
Madrid: 21h40
Euskal Herria: 21h50
Islas Canarias: 22h05
Galicia: 22h10
Ez dugu, ziurrenez, momentu horretan ikusiko, hau horizonte lauakin delako. mendren bat izango dugu tartean eta minutu gutxi pasa ondoren ikusiko dugu guk.
Stellarium begiratu dezakegu gure kokagunetik nondik aterako den Ilargia. baina, orohar, hegoekialde horizontetik aterako dela esan dezakegu.
Hori izango da unerik politena, Ilargia ateratzen denean. Gure herrietatik ez gaude ohituta Ilargia ateratzen ikusten eta benetan unkigarria dela. Gaurko eklipsearekin, are gehiago. Ikusteko aukera baduzue, inoiz ahaztuko ez duzuen unea izango da.
Nola ikusi eklipsea? Ba lasai eserita ahulki batean eta prismatikuekin. Eta kamera proposa baduzue, argazki ikusgarriak lortu ahal dituzue, fokal handiko objektiboa baduzue behintzat.
Ilargia gora doan heinean ere kuriosoa izango da herri paisaiaren artean ikustea.
23:02tan amaitzen da totalidadea, baina ez da showaren amaiera izango. 5 minutu beranduago ISSak zeharkatuko ditu gure zeruak, hego-mendebal horizontetik aterata. -3 magnituderaino helduko da (oso distiratsua) eta Hartz handia zeharkatuko du (alta en el cielo). 23h07tan hasiko da ISSa ikusten, 23h10tan izango da punturik gorenean eta 23h13tan galduko da ipar-eki horizontetik. Hemen duzue nola ikusiko den Bergaratik (Gipuzkoa).
Gau zoragarri bati amaiera emateko, begiratu berriz ilargi eklipsatua. Eklipse partziala izango da orduan eta hartu minutu gutxi batzuk Lurrak Ilargia dagoen tokian zein handia den irudikatzeko. Lauren Lavenderrek argazki honek lagunduko dizu.
Zorte hon eguraldiarekin. 2015rarte ez dugu beste bat ikusiko. Eta, zoritxarrez, ezin badugu zuzenean ikusi beti dugu interneten bidez Grupo Sheliosekoekin konektatzea. Teidearen itzala Ilargi eklipsatuarekin erakusten saiatuko dira.