Edo “Errumaniar hauek zoratuta daude” ere izan zitekeen izenburua. Posible da Ilargira globoan joatea? Tira, esplika dezagun guztia hasieratik. Gero izango da globoarenaren txanda.
Norbaitek irabazi nahi al du 20 milioi dolarreko saria? Ba ibilgailu bat Ilargian ipintzen baduzue, 500 metro gutxienez ibiltzen bada eta bideoa eta datuak Lurrera transmititzen baditu, zuena da. Erraza, ez?
X PRIZE fundazioa eta Googlek Google Lunar X PRIZEa da. Epe batzuk ere baditu. 20 milioi dolar 2012ko abenduaren 31aren aurretik lortzen bada. 15 milioi dolar 2014ko abenduaren 31aren aurretik bada. Lehiaketa, printzipioz, egun horretan amaitzen da.
Zenbait taldek eman dute izena lehiaketan parte hartzeko. Hemen dauzkazue. Badirudi bazela talde espainiar bat bat horretan, baina aurkitu dugun albistea nahiko zaharra da eta taldearen web orria desagertu egin da.
Astelehenen honetan ARCA talde errumaniarrak froga bat egin zuen. Oso garestia da kohete bat Lurretik jaurtitzea. Hori gainditzeko, kohetea globo beltz erraldoi batekin 18 kmtara igo eta handik jaurtitzea pentsatu dute. Handik, bi fasekin, lurraren orbita batean ipini eta, hirugarren fasearekin, Ilargira. Bideo honetan azaltzen da ideia.
Ez pentsa globoa helioz beteta dagoenik. Airearekin puztu eta, Eguzkiak berotuta, igotzen hasten da. Ia neguan gaudela, ez dirudi hau dela garairik onena hau praktikan ipintzeko, baina…Froga, esan bezala, astelehen honetan egin dute itsaso Beltzan, fragata baten laguntzaz. Globoa, hau puzteko erabiltzen diren besoekin trabau eta froga bertan bera utzi behar izan zuten, besoak ebaki eta gero. Jarraian dituzue frogaren argazkiak. Eta hemen gehiago. Ez dute etziko. Jarraituko dugu zoroen lehia interesgarri honi buruz informatzen.