Ekaina estreinatu berri, goazen ba hilabete honetako zeruarekin.
2011ko zerua, ipar hemisferioa
Hubblesite taldekoen bideoa, ipar hemisferiorako. Ohi bezala, Fernando Beltránek jarri ditu azpitituluak La Costa de las Estrellas youtubeko bere kanalerako . Saturno ondo ikusteko azkeneko aukera dugu hilabete honetan, uztailean baxu egongo delako. Konstelazioei dagokionez, Bootes, Corona Borealis, Hércules eta Dracori buruz hitzegiten du. Jupiter dugu egunsentian, baina baxuegi ondo ikusteko. Azkenik gaur, ekainaren 1ean, eguzki eklipse partziala dagoela gogoratzen digu. Eklipse partziala eta oso iparretik ikusiko dena soilik. Pobre xamarra da hilabete honetako bideoa. Eta ez du aipatzen ekainaren 15ean ilargi eklipsea izango dugula…EEBBtik ikusten ez dena.
2011ko zerua, hemisferioa
Interesgarria, ohi bezala, Fernando Beltrán berak hego hemisferiorako gertatu duen bideoa. Voyager 1a zeruan non dagoen esanez hasten du bideoa. Ofiuco eta Hércules artean dago. Konstelazioei dagokionez, aipatutako bi horiez gain Serpens eta Escorpio, ikusgai guztiak ipar hemisferiotik ere, zeru sakoneko objektu mordoekin. Hegoko konstelazioei dagokionez, Ara eta Corona Australis. Eta, honek bai, slostizioari buruz hitz egin eta gero, ekainaren 15eko ilargi eklipsea azaltzen du.
Sarrerari amaiera emateko, Agrupación Astronómica de Huescako lagunek hilabete honetarako prestatu duten bideoa. Scorpion zentratzen da eta Antares aitzaki bezala hartuz, izarren eboluzioari buruz hitzegiten dute. Ikusgai dauzkagun planetak eta hilabete honetako bi eklipseekin amaitzen du.