Gagarinen lehenengo hegalaldiaren 50. urteurrenaren ospakizunen harira, momentu ona da errusiarren espazioko esplorazioa nolakoa izan den, nahiko ahaztuta duguna. Aitzindari izan ziren zenbait gauzatan: izakiaren lehenengo paseo espaziala, Ilargiari buelta eman zion lehenengo zunda, Artizarrean (Venus) jaitsi ziren lehenengo zundak eta lehenengo espazioko estazioa MIR) besteak beste.
Eta azkeneko garaipen baten atarian dauda: tranbordadore espazialaren “jubilazio” ostean, beraien Soyuz-ak izango dira ISSra joateko erabiliko diren ibilgailuak.
Fernando Beltránena da bideoa eta La costa de las estrellas bere youtubeko kanalekoa da.