Blog honetan sarri agertzen den Manuel Castillok, ikusteko hain bitxia den Ilargiko Xa noiz ikusiko den gure kabuz kalkulatzeko bide erraz bat aurkezten digu. Stellariumaren bidez egiten da.
Stellariumek duen Ilargiaren irudia ordezkatu behar da. Duenaren ordez,hor behean duzuen horietako bat aukeratu behar da. lune izenarekin gorde behar dugu, hor dagoen bezala, png formatoan, irudi horiek dutena. Stellariumak texturak dituen tokian jarri behar dugu “lune.png” ordezkatuz. Hemen daude “texturak”:
Archivos de programa\Stellarium\textures\ …
Hemen duzuen aukera biak:
1. X zuriarekin
2. X beltzarekin
3. Stellariumeko irudi originala, nahi izanez gero berriz bere tokian ipintzeko
Horrela gelditzen da gero programan.
Hemendik hartu du Manuelek ilargiaren textura
Eta orain zer, kalkulatu ahal dezakezu guretzat noizikusiko den Xa berriz?