Saturno, eraztunen jauna, oposizioan dago dagoeneko. Hau dela eta, Lurretik urte osoko punturik gertuenean dago eta gaueko lehenengo orduan ateratzen da, gurekin gu osoan zehar egoteko.
Oso erraza da gau hauetan Saturno aurkitzea,
Spica eta
Arturus izarrekin batera triangelu zuzen bat osatzen bai du. Irudian dugu zein posiziotan dauden hirurak gaueko 11tan.
![](/nabigatzailea/wp-content/uploads/sites/51)
Hemen dugu nola egin duen gora Saturnoren distirak azkenaldi honetan.
AstroBoben ikusi dugu irudia.
Saturnoren eraztuna posizio onean dago aurreko urteko posizioarekin alderatuta. Hemen dugu izan duen eta iango duen eboluzioa.
AstroBobeko irudia da hau ere.
Tira, eguraldi ona aprobetxatuz, teleskopioak atera eta saturno ikusteko ordua da.