Lainoak, lainoak eta laino gehiago. Besterik ez inguru hauetan aurrekoa astean. Hori dela eta ez genuen Merkurio eta Jupiter mendebaldeko horizontean ikusteko aukerarik izan. Orain ez da posible, Jupiter geroz eta baxuago bai dago. Hor dago, hala ere, Merkurio, nahiko baldintza honetan ilunabarreko lehenengo ordutam.
Ez genuen guk ikusi, baina hemen dauzkagu Manuel Castillok Cadizetik ateratako konjuntzioaren argazkiak. Ez da gauza bera, baina tira. Flickreko bere orrian duzue lan guztia. Martxoaren 16koa da lehena, agun batzuk beranduagokoa bigarrena. Ezkerrean Jupiter, eskuinean, gero eta gorago, Merkurio.